Posteado por: Amaiur en: febrero 7, 2009
Aupa!
Ostegunean Santa Ageda eguna zela eta, Kurtzebarri eskolako HH eta LH 1.go zikloko haurrak Aretxabaletako kaleak alaitzera irten ziren. Ni, LH 2.mailako gela batean nago praktiketan, baina ostegunean 5 urtekoekin joan nintzen laguntza behar zuten eta. Oso ondo pasatu genuen, Aretxabaletan zehar abestu genuen Santa Agedako abestiak eta herritarrek gozoki asko bota zizkiguten.
Abestu eta gero, gelara bueltatu ginen eta ni LH 2.mailakoekin joan nintzen, jada faltan botzatzen ninduten eta, jeje! Gozoki guztiak otzara handi batean sartu eta denon artean banandu genituen. Konturatu orduko 12:30ak ziren, etxera bueltatzeko ordua, eta denok poz-pozik joan ginen bazkaltzera.
Oraindik ez dauzkat argazkirik, ea laster pasatzen dizkidaten hemen ipintzeko!
Irrikitan nago astelehena irizteko, berriro ere nire granujekin egoteko!
Comentarios recientes